Idazkari judizialek Justizia Ministeritzeari lan gatazkeari konponbide bat emoteko eskatu deutsie

Euskadiko epaitegietako letradu judizialek Madrilgo gaurko manifestazinoan parte hartu dabe

“Huelgeagaz aurrera bagoaz, maiatzeko hauteskundeak kolokan egon ahal dira”

Euskadiko Justizia Auzitegi Nagusiaren aurrean letraduen protestea / Bizkaia Irratia

Letraduen huelgeak aurrera jarraitzen badau, maiatzeko hauteskundeetan antolaketa arazoak egon daitekez.
Letraduek hauteskundeetako mahaiak osotzen dabez. Momentu honetan lan hori ez dago gitxieneko zerbitzuetan sartuta. Huelgeak apirilerarte jarraituko baleu, arazo bat egongo litzateke. Itziar Puente, Bilboko hamabosgarren epaitegiko letraduak honen barri emon deusku Goizeko Izarretan.

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak emondako datuen arabera igaz Euskadiko epaitegietan mila biztanleko 105 auzi judizial erresgistrau ziran. Estadu osoan 6,6 milioi auzi judizial, aurreko urtean baino %6,5 gehiago.
Euskadin gaur egun 210 letradu edo idazkari judizial dagoz. Epaitegi nagusiak Bilbon, Barakaldon, Durangon, Gernikan eta Getxon dagoz. Letraduak greban dagoz aspaldidanik eta horren ondorioz hainbat epaiketa bertan behera geratu dira.

Gaur Madrilen manifestazinoa egingo dabe estadu osoko letraduek. Itziar Puente letraduaren eretxian Justizia Ministeritzak ez dauka negozietako borondaterik, eta letraduek hiru aldarrikapen nagusi egin dabez. Horreetariko bat, soldatak egokitzea litzateke. Greban egon arren, ezkontzak ospatzen dabilz epaitegietan. Ezkontzen ospakizunak gitxieneko zerbitzuen artean egon ez arren, hori egitea erabagi ebela gogoratu deusku Puentek.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular