Irakaskuntzaren eta literaturaren munduko ordezkari garrantzitsuak bildu ebazan Euskalduna Jauregian

“Hezkuntzan Euskara loratzen” izenburupean egin zan mahi ingurua

Ibaizabal argitaletxea euskararen loraldi barria bultzatzen hasi da

Topaketa parte hartu daben adituak / Bizkaia Irratia

“Hezkuntzan Euskara loratzen” izenburupean, partaideek hezkuntzaren eta teknologia barrien gaur egungo panoraman euskarak dauan lekuari buruz eztabaidatu eben.

Euskarazko argitalpenen sorkuntzan, edizinoan eta merkaturatzean dabilen Ibaizabal Argitaletxea, irakaskuntzaren eta literaturaren munduko ordezkari garrantzitsuak alkartu ebazan Euskalduna Jauregian. Hitzorduan izan dira Patxi Zubizarreta umeentzako eta gazteentzako literatura idazle eta itzultzaile ezaguna; Iratxe Retolaza Udako Euskal Unibertsitateko Goi Institutuko irakaslea eta Euskaltzain urgazlea; Andrea Antúnez irakasle eta sare sozialetako hedatzailea; Mila Zubero Euskara eta Literatura irakaslea Jado ikastetxean eta Itziar Osa Ibaizabal argitaletxeko edizio arduraduna.

“Hezkuntzan Euskara loratzen” izenburupean, hezkuntzari, euskararen irakaskuntzan literaturak dauan lekuari, teknologia barriei eta gaur egungo teknologiei buruz eztabaidatu zan. Itziar Osa Ibaizabal argitaletxeko arduraduna oso baikor azaldu zan euskerak daukan tokiaren inguruan Lau Haizetara saioan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular