Azken 25 urteetan egindako lanak aukeratu dira

Durangoko Arte eta Historia museoan eskeiniko da erakusketea zapatu honetatik aurrera

Ibarrolaren alde intimo eta esperimentalena ikusgai

Agustin Ibarrolaren erakusketaren aurkezpena / Bizkaia Irratia

Agustin Ibarrolaren “A base de papel. Papera ardatz” erakusketea eskeiniko da Durangoko Arte eta Historia Museoan. Zemendiaren 18tik urtarrilaren 28ra bitartean ikusi ahal izango dira Agustin Ibarrolaren lanak. Irrintzi Ibarrola, artistaren semea izan da komisarioa. Azaldu deuskunez, azken 25 urteetan egindako lanak dira erakusketan ikusgai izango direnak. 55 lan danetara, formato txiki eta ertainekoak gehienak eta bere baserriko estudioan sortutakoak. Bere alderdi intimistena eta esperimentalena erakusten daben lanak dira.

Inoiz erakutsi bako lanak tartean

Erakusketako lan gehienak inoiz erakutsi bakoak dira, Agustin Ibarrolak 1997tik 2022ra bitartean egindakoak. Zirriborroak izan arren ez dira obra txikiak, helduak dira, Irrintzi semearen esanetan.

Gaurko ekitaldia bertan behera

Gaur iluntzeko zazpiretan izan dira erakusketaren inaugurazinoa egiteko Durangoko Arte eta Historia museoan. Irrintzi Ibarrolak bisita gidatua eskeini behar eban bertan. Garazi Arrizabalaga museoko zuzendariak baieztatu deuskunez, Agustin Ibarrolaren heriotza dala eta bertan behera geratu da gaurko saioa.  Zemendiaren 28an eta 29an haurrentzako tailerrak izango dira eta abenduaren 13 eta 20an, Ibarrolaren lanaren ganeko berbaldiak, Aitor Aurrekoetxeak eta Mikel Iriondok eskeinita. Iluntzeko zazpiretan izango dira honeek eta berbaldiakaz batera, bisita gidatuak be eskeiniko dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular