60 urtetik gorako ibilgailuek ez dabe ITVrik pasau beharko

"Automobil historikoak umeen moduan zaindu behar dira" esan deusku Jaime Intxaustik

Ibilgailu historikoen lege barria onartu dau Espainiako Gobernuak

Jaime Intxaustiren autoetariko bat (Seat 850 especial) / Bizkaia Irratia

Urriaren 1ean indarrean sartu zan ibilgailu historikoen ganeko legedi barria. Aurrekoa 1995ekoa zan eta 30 urteren ostean arautegi barriak nobedade batzuk dakarz. Segurtasun uhalik ez daben ibilgailu mota honeen gehienezko abiadurea 80 kilometro ordukoa izango da, 60 urtetik gorako auto-klasikoek ez dabe ITVrik pasu beharko, urtean gehienez 96 egunetan baino ezingo dira erabili eta bildumagileen automobilak ez dira ibilgailu historikoen izendapenean sartuko. Honeek barritasunetariko batzuk.

Jaime Intxaustik 5 ibilgailu historiko daukaz. “Txikitatik gustau izan jat motorraren mundua, mekanikoa be izan naz. Ibilgailuak umeen moduan zaindu behar dira, ez dabe lata handirik emoten baina mantendu behar dira” esan deusku Goizeko Izarretan irratsaioan. Legedi barriak aitatzen dauzen puntu ugari landu doguz beragaz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular