Hizkuntza politikari bideratutako aurrekontua %11 hazi da

"Euskaraz sortutako kulturea hartzeak nortasuna emoten dau" esan dau Eusko Jaurlaritzako lehendakariordeak

Ibone Bengoetxea: “Cabacasen gurasoen mina eta hasarrea ulertzen dodaz”

Ibone Bengoetxea (Eusko Jaurlaritzako Lehen Lehendakariorde eta Kultura sailburua) / Bizkaia Irratia

Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politiken saileko aurrekontua 392 milioi eurokoa izango da, aurrekoa baino %6,1 handiagoa hain zuzen be. “Hizkuntza Politikarako aurrekontua %11 hazi da, euskal kultura sistema indartu gura dogu eta era berean euskal gizartea, kirol kontutan, Europako aktiboenetariko izan daitela lortu” esan deusku Ibone Bengoetxeak Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariode eta Kultura sailburuak gaur Goizeko Izarretan irratsaioan.

Kultur sortzaile gazteei begirako proiektu barria eta publikoagaz lantzeko programa berezia iragarri dauz Bengoetxeak gaur Goizeko Izarretan saioko alkarrizketan. Guggenheim Bilbao museoaren zuzendari barria izango danari buruz esan dau Miren Arzalluzek museoari euskal talentua, formazinoa, ikuspegi globala eta eskarmentua eskainiko deutsazala.

Aurrekontuak eta memoria

Terrorismoak edo segurtasun indarrek eragindako biktimak omentzeko aste honetan Bilbon inaugurau da. Eskultura horretan Iñigo Cabacas segurtasun indarrek eragindako biktimen artean ez egotea eta argitu bako kasuen zerrendan agertzeaz galdetu deutsagu Bengoetxeari.  “Cabacasen gurasoen mina eta hasarrea ulertzen dodaz” esan dau Bengoetxeak. Bestalde, Jaurlaritza alderdi politikoakaz hasitako negoziazinoen inguruan be galdetu deutsagu lehendakariordeari.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00