Landa turismo ostatuetan okupazinoa apur bat gitxitu da aurtengo Aste Santuan, igazko urteagaz alderatuta

Nekatur alkarteko landa etxeetan %75eko okupazinoa aurreikusten dabe egunotan

Idoia Ezkurdia (Nekatur): “Familia turismoa da nagusi egunotan”

Idoia Ezkurdia, Nekaturreko kudeatzailea / Bizkaia Irratia

Aste Santuan sartuta, gaur Euskadiko Nekazalturismo eta Landetxeen alkartera, Nekatur alkartera jo dogu Lau Haizetara irratsaioan. Idoia Ezkurdia Nekaturreko kudeatzaileak azaldu deuskunez, momentu honetan Euskadiko landa ostatuek %75eko okupazinoa daukie Aste Santurako. Azken orduko erreserbak kontuan euki barik, datu hau igazkoa baino apur bat txikiagoa da. Ezkurdiaren esanetan, aurreikusten eben okupazinoaren jaitsierea. Batetik, ekonomiaren egoerak eraginda eta bestetik, aurtengoa izango da pandemia osteko lehenengo urte normala eta orain, tendentzia, kanpora joatea dalako.

Fetxa honeetan, batez be, nekazalturismoetan familia giroko turismoa nagusitzen dala gaineratu dau Idoia Ezkurdiak. Jatorriari jagokonez, Aste Santuan ohiko bezeroak estaduko bisitariak izaten dira. Eta aurton erreserba gehienak hiru gauetarako dira, astelehena ez dalako jai danean.

Gaur egun 238 nekazalturismo, landa etxe eta landa apartamendu turistiko dagoz Nekatur alkartearen barruan. Lurraldeka, 43 dagoz Araban, 64 Bizkaian eta 130 Gipuzkoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular