Iker Calladok EHUren boluntariotza programan parte hartu dau

EHUko ikasleek 215.000 boluntariotza ordu inguru egin zituen igazko ikasturtean

Iker Callado: “Boluntario moduan parte hartzea guztiz aberasgarria izan da niretzat”

EHUko ikasle bat boluntariotza programan / EHU

Iker Calladok EHUn egindako urte guztietan hartu dau parte boluntariotza programan. Igazkoa bere bosgarren urtea izan zan. Irakasle ikasketak egin dituanez, laguntzen be horretan ibili da. IkasLagun ekimenaren bitartez, Gipuzkoako harrera etxeetako ume eta gazteei errefortzu akademikoa emotea izan da bere zeregina. Hasieran Lehen Hezkuntzako umeei laguntzen eutsien bakarrik, baina dagoeneko DBHra be zabaldu dira. Normalean boluntario bakotxak ikasle baten ardurea eukiten dau eta urtetik urtera ume edo gazte bera eukiten dau. Iker Callado pandemiak harrapatu eban bere boluntariotzan eta ikaslea aldatu beharra euki dau. Calladoren esanetan boluntariotzeagaz laguntza akademikoa baino gehiago emoten da, oso harreman estua sortzen dalako laguntzea jasoko dauenagaz. Berarentzat oso esperientzia aberasgarria izan da eta EHUko ikasle danak animauko leukez.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00