Talgok negoziazinoak hastea erabagi dau Sidenorregaz, balizko salerosketa baterako. Jaurlaritzak argi berdea emon deutso negoziazino honi eta EH Bildutik dinoe sasoia zala holakoetan erantzun koordinatu bat sortzeko. “Azkenaldian euskal enpresa oso garrantzitsuak kanpoko funtsen eskuetan erori dira. Bazan garaia herri bezala erantzuteko, aspalditik holakoak eskatu doguz eta emoten dau oraingoan pozik egoteko motiboak daukaguzala. Sidenorren eta Talgoren artean sinergiak dagoz adibidez lehengaiaren erabilpenari jagokonez” esan deusku Iker Casanovak Bizkaiko Batzar Nagusietako EHBilduren bozeroaleak.
Erreforma fiskala eta aurrekontuak
EH Bildu Bizkaiako Batzar Nagusietara foru gobernuak eroango dauen erreforma fiskalerako testuaren zain dago. “Guk Danimarkako eredu fiskalari begiratzen deutsagu, espero dogu beste batzuk Ayusoren ereduari ez begiratzea” esan dau Casanovak. Bestalde hiru aldundiei eta Jarlaritzari EH Bilduk proposatutako aurrekontuei buruzko akorduaren harira Casanovak dino hori onartzekotan akordu egokiak eta ondo lerrokatuak onartuko litzatekezala. “Mesfidantzetatik alkar ondo ezagutzeko batzar pribaduetara pasau behar dogu” gaineratu dau Casanovak.