Urdaibaik sekulako erakustaldia emon dau Kontxako bandera eskuratzeko lehian. 38 minutu eta 10 segunduko denborea eginda irabazi dau, hirugarrena jarraian. Bigarren Zierbena izan da 26 segundura, Donostiarra hirugarren, 35 segundura, eta Orio laugarren, 41 segundura. Iker Zabala entrenatzaileak aurtengo denboraldiaren balantzea egin dau gure mikrofonoetan Jokoan saioan.