Goi mailako ikertzaile gazteen «harrobi» bat sustatzea da helburua

Euskaditik kanpo lanean dagozan euskal ikertzaile gazteen itzulerea bultzatu nahi dau batez bere

Ikerbasquek 20 zientzilari gazte kontratatzeko deialdi barria zabaldu dau

Gau egun, Ikerbasquek Euskadiko unibertsidadeetan eta ikerketa zentroetan lanean dagozan 106 ikertzaile gazte kontratatu ditu, goi mailako ikertzaile gazteen «harrobi» bat sustatzeko helburuagaz. Ekimen honen bidez, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak emakume ikertzaileak eta Euskaditik kanpo lanean ari diren euskal ikertzaile gazteen itzulerea bultzatu nahi dau batez bere. Ikerbasquek bost urtetarako ikerketa proiektuak burutzeko aukera eskeintzen dau. Azken urtean ebaluatuak izango dira eta lanpostu iraunkorrak lortzeko aukera izango dabe ikertzaileek. Ikerketa arloan hiru eta hamar urte arteko eskarmentua daben 20 ikertzaile barri kontratatzeko deialdia martiaren 15a arte zabalik egongo da. Ainhoa Madariaga Ikerbasquek-eko komunikazino arduraduna eta Oihana Iriondo ikertzailea izan dira gure estudioan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular