'Imanol Oroituz' musikaldirako sarrerak salgai Durangon

Urriaren 15ean 'Imanol Oroituz' musikaldia egingo dabe San Agustin Kulturgunean

Imanolen kultur-omenaldirako sarrerak salgai Durangon

San Agustin kulturgunea / Durangoko Udala

Durangoko San Agustin Kulturguneak salgai jarriko dauz martitzen honetan irailaren 17tik gabonilera bitartean egingo diran emonaldietarako sarrerak, “antzerki, musika, dantza eta zirkuko 22 emonaldiren programazino anitzagaz”.

Udagoieneko egitarauan, besteak beste, La Negra Teatro, Kukai, Charo López, Sant Andreu Jazz Band, Vanessa Goikoetxea eta El Brujo taldeen emonaldiak izango dira. Sarrerak 10: 00etatik aurrera egongo dira salgai, aurrez aurre, Arte eta Historia Museoan edo Internet bidez, bai Udalaren webgunean, bai Kutxabanken webgunean.

Hitzordu handienetariko bat Herria auzokideen alkarteak bultzatutako “Imanol Oroituz” musikaldia izango da. 70garren,  80garren eta 90garren hamarkadetan Durangon zortzi aldiz kontzertu eskaini ebazan Imanol Larzabalek Herria auzokideen alkarteak konbidauta. Sarrerak gaurtik aurrera saltzen hasiko dira 8 euroren truke. Urriaren 15eko omenaldi musikalean Erika Lagomak, Mikel Nuñezek, Ander Ertzillak, Harkaitz Canok, Unai Iturriagak eta Joseba Sarrionandiak hartuko dabe parte besteak beste.

Gaur Lau Haizetara saioan Arantza Arrazola, San Agustin Kulturguneko arduraduna izan dogu honetaz berba egiten.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00