Egun berean 900 mila plaza bananduko dabez Imserso bidaietan

"Bidaia agentziara arinago etortea komeni da" esan dau Biotza Learretak (Halcón Viajes)

Imserso bidaiak urriaren 26an hartu ahalko dira

Cadizeko harresia / Bizkaia Irratia

Datorren astean IMSERSOren bidaietarako ia 900mila plaza banatuko dira espainiar estaduan. Bost minututan plaza guztiak banaduko dabez eta prozesua zein dan azaldu deusku Gernikako Halcon Viajes-eko Biotza Legarretak. Hori dala eta, eskatzaileek, etxera heldu jaken eskutitzagaz, bidaia agentziara urriaren 26a baino arinago joatea komeni dala esan deusku Learretak.

Bidaiaren prezioa 124 eurotik 436 eurorar bitartekoa izango da, aurreko urtean baino %7,5 garestiagoa. Aukeren artean Balear eta Kanariar Uharteak zein penintsulako kostaldea eta barrualdea dagoz. Pentsino osoko bidaiak dira, astebete edo hamar egunekoak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular