Erkiagak eta Lopezek buruz buruko finala jokatuko dabe Berriatuan. Iñaki Osa 'Goikoetxea' txapeldunik handienagaz egin dogu berba

Iñaki Osa 'Goikoetxea' buruz buruko txapeldunik handienak esan deuskunez, Gernikako giroa diruz ordaintzerik ez dago

Iñaki Osa ‘Goikoetxea’: “Gernikako giroa diruz ordaintzerik ez dago”

Iñaki Osa ‘Goikoetxea’ buruz buruko txapeldunik handiena da. Hamabi txapel daukaz etxean. Azkena, Zumaian irabazi eban, herrian, zumaiar baten aurka. Holantxe amaitu nahi izan eban banakako ibilbidea, eta lortu egin eban.  Orain binaka jokatzen dabil ‘Goiko’.

Zumaiarrak 42 urte daukaz. Ameriketan, 13 egin zituan Miamin. Aurretik Milanen debutau eban 16 urte eukazala. Bizitza osoa pelotan, gorengo mailan. Gaur Erkiaga eta Lopez buruz buru ikusteko aukerea eukiko dau Berriatuan. Ondo ezagutzen ditu bata zein bestea. Ondo jokatzen badabe, ikusgarria izango da.

Goikok berak Gernikako Jai Alai Winter Series dauka buruan orain. Astelehenean jokatuko dau Etxetogaz batera, Johan eta Del Rioren aurka. Gogotsu dagoela esan deusku. Goikok eta Etxetok badakie zelan jokatu, eta euren esku daukie sailkatzea. Partidu bi geratzen jakez.

Gernikako giroari buruz be egin deusku berba Goikok. Dino hori diruz ordaintzerik ez dagoela. Pelotari guztientzat txapel handia dala nabarmendu dau. Kantxan sartu eta denporea gelditzeko gogoa emoten deutso. Astelehenean eukiko dau aukerea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular