Iñigito Txapelpunkek dino danok daukagula ume bat barruan, eta berak guarderia bat daukala

Herriz Herri saioan Iñigito Txapelpunk izan dogu konbidaduetariko bat

Iñigito Txapelpunk: “Nik guarderia bat daukat”

Iñigito Txapelpunk saltsa askotan sartuta dabil. Txapelpunk egitasmorako 20 kantu barri daukaz. Dana dala, datorren urtera arte itxaron beharko dau diskoa atarateko. Sortzeko prozesuan bete-betean sartuta dagoela esan deusku Karraspion. Ordu asko egiten ditu han papera eta boligrafoa hartuta sortzen.

Iñigito lekeitiarra da, eta urteak daroaz Mendexan bizi izaten. Zelaia auzoan. Hantxe bizi da eta hantxe dauka estudioa. Etsaiak taldean ibili zan lehenengo, gero Txapelpunk sortu eban. Rocka, punka… Azken urteotan, baina, umeakana hurreratu da. Gookapi unibertsoa sortu dau, Euskal Herri Magikoa be bai… Hurrengo emonaldia urriaren 16an duakie Durangon. Txapelpunkegaz be badauka kontzertu ba zemendian.

Luze egin dogu berba musikari, idazle eta sortzaileagaz. Rockari buruz, bizimoduari buruz… Besteak beste esan deusku danok daukagula ume bat barruan, eta berak guarderia daukala. Gustora dabil sortu eta sortu. Hori bai, ortura eta itsasora ostera gehiago egiteko gogoa be badauka.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00