Athleticek ohorezko mailara igo barri diran talde bien aurka jokatuko dau hurrengo jardunaldi bietan

Nahi baino puntu gehiagok egin dabe ihes Lezamatik eta bolada txarra irauli egin gura dabe

Iraia Iturregi: “Atsedena ondo etorri jaku, sentsazino txarrak atzean izteko”

Iraia Iturregi Sevilla-Athletic partiduan / Athletic Club

Iraia Iturregik zuzentzen dauen emakumezkoen Athleticek gogotsu ekin deutso 2023 urteari. Zuri-gorriek joan zan urteko  zemendiaren 26an lortu eben azken garaipena ligan, Vila-realen zelaian hain zuzen be. Hurrengo hiru jardunaldietan, ostera, bilbotarrek puntu bakarra lortu eben, Sevillaren aurka, aurretik Madrid eta Betisen aurka galdu ostean. Iraia Iturregigaz egin dogu berba Jokoan tartean eta garbi onartu deusku lehiaketan izandako etenaldia ondo etorri jakola bere taldeari sentsazino txarrak atzean itxi eta egoereari bueltea emoteko.

Hamalau puntu lortu ditue zuri-gorriek orain arte jokatutako hamahiru jardunaldietan. Nabarmentzekoa da, lortutako puntu gehienak, hamaika, etxetik kanpo lehiatutako zazpi partiduetan eskuratutakoak dirala eta hiru bakarrik Lezaman jokatutakoetan. Egia da, Athleticek sailkapeneko goialdeko sei talderen aurka jokatu dauzela etxeko partiduak. Edozelan be, garbi dago zuri-gorriek irauli egin gura dauela Lezamako partiduetako bolada negatiboa.

Lehenengo urratsa, Levante LPren aurka eukiko dabe hurrengo astegoienean. Hiru puntuek ezin dabe ihes egin ohorezko mailara igo barriaren aurkako norgehiagokan. Egun batzuk beranduago, kopa txapelketako kanporaketea jokatuko dabe Madrid taldearen zelaian.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular