Proiektua irailaren 21ean hasiko da, Bermeoko Kirol Sailak sustatuta

Herriko emakumeei baliabideak emon gura deutsez, autonomia lortzeko, gura dabenean korrika egitera joan daitezan

Irailean hasiko da martxan Bermeoko Emakume Korrikalarien taldea

Izaro Egibar, proiektuko begiralea / Bizkaia Irratia

Bermeoko Udaleko Kirol sailak Emakume Korrikalarien taldea sortu gura dau. Herriko emakumeak ariketa fisikoa egitera animau gura dabez, baina era berean, parte hartzaileen arteko harremanak sortu eta zabaltzea be bada helburua.

Parte hartzaileek korrikan eta kirolean aditua dan Izaro Egibar izango dabe bidelagun, entrenamenduetan laguntzeko eta mota guztietako aholkuak emoteko. Taraska atletismo taldeko entrenatzailea, Egibarrek Bizkaia Irratiari esan deutsanez, “etorkizunari begira talde egonkor bat osotzea” itxaroten dabe.

Lehenengo saioa irailaren 21ean izango da. Lasterketa teknikak landuko dabez. Hortaz ganera, HIT saioak zein TRX saioak be egingo dabez. Urtarrilera bitartean egingo dabez entrenamendu saioak. Abuztuaren 8an zabalduko da izena emoteko epea. Bermeoko Kirol saileko bulego birtualaren bitartez emon daiteke izena.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00