Jazz klasikoaren sustraiak eta soinu garaikideak buztartzen dauz Irati Bilbaoren Bloom diskoak. Durangoko jazz-abeslariak 2024an kaleratutako bigarren lana aurkezten jarraitzen dau udako biraren barruan, Euskal Herriko eta Estatuko hainbat agertokitan.
Abeslariaren esanetan, Bloom aurreko lanarekiko bilakaeraren isla da. Konposizino propioek pisu handiagoa dabe, moldaketak landuagoak dira eta haizezko instrumentuak gehitzeak soinu aberatsagoa emon deutso lanari. Diskoan jazz klasikoaren eragina manteniduten bada be, gaur egungo kutsua eta estilo personalagoa nabarmendu dauz Bilbaok.
Lan barria Aitor Bravo, Mikel Núñez, Fran Serrano, Álvaro Zarzuela eta Xabier Arriolarekin osotutako boskoteagaz defendatzen ari da zuzenean. Abeslariak azaldu dauenez, musikarien arteko konfiantzak eta jazzaren berezko inprobisazioak kontzertu bakotxa esperientzia bakar bihurtzen dau.
Diskoko berezitasunetako bat ‘Mendian gora’ da, euskeraz grabadutako abesti bakarra. Imanol Larzabalen kanta hori Euskal Herritik kanpo eskaintzen hasi zan, eta publikoaren harrerak diskoan sartzera bultzatu eban. Bilbaoren esanetan, bereziki hunkigarria izan da ikusleek abesti horregaz sortu daben lotura. Udako birak Lekeitio, Durango, Leon, Buron eta Zornotzako emonaldiak izango dauz hurrengo asteetan
