Berrizko finalaurrekoan izango da Altzerreka

475 puntugaz I. Altzerrekak irabazi eban hirugarren kanporaketea

Iruri ziur bere buruagaz Arrigorriagan

Iruri Altzerreka / Bizkaia Irratia

Iruri Altzerrekak irabazi eban domekan Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren Arrigorriagako kanporaketea. 475 puntu lortu ebazan, Lonbo aretoan egindako saioan. Josune Aramendi bigarren geratu zan 470 puntugaz eta Lurdes Ondaro hirugarren 453 puntugaz. Garikoitz Sarriugarte, Inazio Vidal eta Iker Uriarte izan ziran gainontzeko hiru partaideak Arrigorriagan. Igor Menika izan zan gai-jartzailea. Epaile lanetan, Ainhoa Arregi, Beñat Romero, Garazi Mendoza, Graxi Arregi, Iñaki Aurrekoetxea eta Mirari Azula aritu ziran. Irune Basagoitik esan deuskunez, Iruri oso seguru aritu zan saio guztiak zehar. Bertsolari guztien jarrerea goraipatu dau orokorrean, bertsotan aritzeko gogotsu ibili zirelako. Aretoa txikia izanik, publikoak eskertu egin eban bertsolarien jarrerea Basagoitiren esanetan. Iruri Altzerreka, puntuazinorik altuena jasota finalaurrekora igaroko da. Berrizen izango da zemendiaren 11an.

Hurrengoa Erandion

Erandioko Merkatu Zaharrean izango da hurrengo kanporaketea domeka honetan, hilaren 22an. Igor Galarza, Paule Ixiar, Unai Mendiburu, Garazi Navarro, Ander Sarriugarte eta Imanol Uria arituko dira bertan arratsaldeko bostetatik aurrera. www.bertsosarrerak.eus atarian sarrerak salgai.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular