Plataforma flotatzaile bat eta itsaspeko kable-robot bat ditu

Urte betean itsas hondoko plastikoak, neumatikoak eta zabor orokorrak batzen ibili da

Itsas hondoak garbitzeko TECNALIAren robotak tona-erdi plastiko batu dau Venezian

Ikerketa eta garapen teknologikoko zentroak sortu dauan sistema barriak plataforma flotatzaile bat eta itsaspeko kable-robot bat ditu, eta orain dala urtebetetik hona Italiako uri horretako kanal nagusietako baten itsas hondoko plastikoak, pneumatikoak eta zabor orokorra batzen dabil.

Teknologia hori Europako ekimen baten barruan garatua da, eta helburua  itsas zaborra identifikatzea, batzea, sailkatzea eta, ondoren, produktu birziklatu bihurtzea,  eta soluzino horrek ekosisteman dauen inpaktua ebaluatzea bere bada. Itsaspeko robot horrek aparteko egiten daben ezaugarriak ditu: urperatzen dan bakoitzean 130 kilo hondakin batzeko gaitasuna dau, oso efizientea materialak hautatzeko dauan gaitasunagaitik —sentsoreei eta adimen artifizialari esker—, eta itsas ingurunea errespetatzen dau. Oihane Beloki Tecnaliako ikertzailea azalpenak emoten Lau Haizetara saioan izan dogu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00