Jazarpena jasan dauen Haitzen ama, Itsaso Goitiak esan deusku jazarpena geratzea gura dauela

Domekan, 12:00etan, Haitzek Zornotzan jasandako jazarpena eteteko alkarretaratzea egingo dabe

Itsaso Goitia: “Gure semea kalean libre ibilteko bakea nahi dogu”

Zornotzan adimen urritasuna daukan gazte bati egiten deutsen jazarpena salatzeko alkarretaratzea egingo dabe domekan. Azkenekoz joan dan asteburuan eraso eutsen. Hamabi urteko ume talde batek, 30 bat umek, inguratu, iraindu eta bildurtu egin eben gaztea.Itsaso Goitia amak esan deusku nekatuta dagoala, eta urtenbide bat nahi dauela bere semea kaletik lasai ibili ahal izateko. “Goizeko izarretan” saioan euki dogu Haitzen ama. 

Orain bi hile Ikastolan bullyng episodio bat gertatu zan. Ikastolan ardurea dago, ikastetxe ezbardinetako gurasoei eskutitza bialdu deutse egoeraren barri emonez. Itsaso Goitiak esan deusku salaketea aurkeztu baino lehen, ikusi nahi dauela astelehenetik aurrera zer gertatzen dan. Ikastola eta ikastetxeetan orain beste plan bat dauke esku artean, eta horretan itxaropentsu dagoz etxean.

Gai honetaz Itsaso Goitiagaz berba egin ostean Josune Ariztondo, Rosa Miren Pagola eta Roberto Mielgogaz berba egin dogu gizarte gaien tertulian.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular