Ingurumen Historiaren Interpretazio Zentroak antolatutako ekimenak urteerak izango dauz garagarrilaren 22tik hasita

Gorka Zubiarrek dino Bilboko itsasadarraren historia Barakaldo barik ezin dala ulertu

Itsasontziz egindako ibilbide gidatuak itzuli dira Bilboko itsasadarrera

Nerea Cantero, kultura kontseilua / Barakaldoko Udala

Luis Choya Almaraz Ingurumenaren Historia Interpretatzeko Zentroak eta Puerto y Ría Bilbao Fundazioak itsasadarreko ibilbide gidatuak antolatu dabez barriz be; Udalean egiten diran jardueren artean arrakastatsuenetako bat da, eta aurten 6 urteera barri izango dauz. Ekimen honetan parte hartzeko izen-emateak garagarrilaren 6an, eguena, irekiko dira eta garagarrilaren 13an itxiko dira, HAZen bidez (Herritarrentzako Arreta Zerbitzua) edo 010 telefonora deituz (944 789 200 Barakaldotik kanpo deituz gero).

Ibilbide gidatuak itsasontziz egiten dira, eta Barakaldoko industria-zurrunbilo garaietan zehar bidaia bat proposatzen dabe, fabrika-uria ardatz hartuta eta haren historia hurbilagotik ezagututa. Urteerak hilaren 22rako programatuta dagoz – egun honetan bi urteera egingo dira, bat 10: 15ean eta 12: 45ean. Irailean 9, 16 eta 23an bisitatu ahal izango da itsasadarra. Itsasontzia 10: 00etan abiatuko da Portuko dartsenatik – gasolinoa Erandiora doan geltokiaren ondoan –, eta bi orduko iraupena izango dau.

Eguenetik garagarrilaren 13ra bitartean, garagarrileko ibilbideetako baterako plazen zozketan izena emon ahal izango da. Une horretan, pertsona bakoitzari zenbaki bat esleituko zaio garagarrilaren 14an egingo dan zozketarako. Garagarrilaren 18an eta 19an, zozketan plaza egokitu jaken zenbakiak berresteko deituko jake. Irteeren prezioa 2 eurokoa da, eta erretiratuek, pentsiodunek, langabetuek eta 7 eta 12 urte bitartekoek % 50eko deskontua izango dabe. 0-6 urte bitarteko haurrek doan izango dabe jarduera hori.

Iraileko bidaietarako izen-emote barria

Abuztuaren 16tik abuztuaren 28ra bitartean, beste epe bat irekiko da iraileko ibilbideetako plazen zozketan izena emon ahal izateko. Une horretan, pertsona bakotxari zenbaki bat emongo jako zozketarako, irailaren 29an. Abuztuaren 31n eta irailaren 1ean, zozketan plazea egokitu jaken zenbakiak berresteko deituko da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular