"Arrainen hazur eta azaletik eratorritako uruna animaliendako pentsurako erabilten da" esan deusku Itxasne Agirrek

2023an Mundakako Barna enpresak 25 mila tona arrain hondakin batu ebazan

Itxasne Agirre: “Arraindegietako soberakinak urun eta koipe bihurtzen doguz”

Barna enpresea (Lamiarango industrialdea) / Bizkaia Irratia

Bizkaiko arraindegietako sobrak edo hondakinak aprobetxetako eta berrerabilteko arduratzen da Barna enpresa. Arraindegietako hondarrak atez ate batzen dauz eta egoitza nagusia  Mundaka eta Bermeo arteko Lamiaran industrialdean dauka. Arrain hazurrakaz eta azalakaz urunak eta koipeak egiten dabez. Sortzen daben koipea etxaldeko animaliak elikatzeko eta nekazaritzarako erabili ohi dira.

1961etik dabil martxan Barna. Betidanik aritu izan dira arrain soberakinak batzen, baina 2019an Bilboko udalagaz hitzarmena sinatu ebenetik, asko handitu dabe tona kopurua. Itxasne Agirre, Barna enpresakoa Goizeko Izarretan saioan alkarrizketatu dogu. Momentuz arrainekin dabilz lanean, baina etorkizun baten batek daki beste produktu batzuei be bigarren bizitza emango deutsien.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular