Domekan "Alderdia gara" lelopean ospatuko dau EAJk Alderdi Eguna

"Hurrengoa EAJren historiarako geratuko dan batzar nagusi bat izango da" esan dau Itxaso Atutxak

Itxaso Atutxa: “Herri honen aniztasunak ezin dau beto eskubiderik ekarri”

Itxaso Atutxa (BBBko burua) / Bizkaia Irratia

EAJk ‘Alderdia Gara’ lelopean Alderdi Eguna ospatuko dau domekan. “Etxetik edandakoagaitik joan izan gara asko eta asko Alderdi Egunera. 1984an bazkidetu nintzan eta hemen jarraitzen dot. Harrokeri barik baina harrotasunez esan geinke familia trasmisinoa emon dala alderdiarekiko loturan” esan dau Itxaso Atutxak, EAJren Bizkaiko Buru Batzarrako presidenteak.

Erabakitze eskubideari eta aldebikotasunari buruz EH Bildugaz Gipuzkoako BBNNetan adostutako Legebiltzarrean adosteko une egokia dala be begitantzen jako agintari jeltzaleari. Aurretik EH Bildugaz  holakoak adostu izan dabezala gogorarazo dau Atutxak. PSEk-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, azken egun honeetan esandakoen harira, Itxaso Atutxak adierazo dau herri honen aniztasunak ezin dauala beto eskubiderik ekarri.

Gogora Institutoko zuzendaritza taldetik hautagaitzen artean estadu indarkeriaren biktimea izan dan bakarra kanpoan geratu da. “Ez dakit PSEren planteamendu batzutan atzerkadarik ez ete dagoan. Horrek beldur apur bat emoten daust. Gogora Institutoak azken urteetan alderdikerietatik kanpo egotea lortu dau eta orain holangoakaz emoten dau orain arte egindakoa baztertu nahi dala” esan dau Itxaso Atutxak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00