"Ardanzaren eskutik etorri jakun orain daukagunaren ardatz nagusia" esan dau EAJko Bizkaiko presidenteak

EAJk bertan behera laga dauz biharko hauteskunde kanpaina ekitaldiak

Itxaso Atutxa: “Inork benetan justizia soziala errotuta euki badau hori Ardanza izan da”

Jose Antonio Ardanza / Eusko Alderdi Jeltzalea

Ardanza Lehendakariaren heriotzearen ondorioz Eusko Jaurlaritzak hiru dolu egun deitu dauz. Jose Antonio Ardanza Lehendakaria atzo hil zan gaixotasun baten ondorioz Kanalan, bere etxean, familia ondoan eukala.

Bihar goizeko 10:00etatik aurrera hil kaperea Gasteizko Ajuria Enea jauregian jarriko dabe eta hileta eleizkizuna bihar, arratsaldeko 19:00etan, Elorrioko Sortzez Garbiaren eleizan izango da. Gaur bertan Urkullu Lehendakariak Ardanza gogoratzeko adierazpen instituzionala egin dau eta Jaurlaritzaren erakunde ofizialetako ikurriñak haga erdian dagoz atzotik. “Ardanzaren konpromisoa euskal gizarteari egindako ekarpen luze eta zabala izan da”  esan dau Iñigo Urkulluk.

Itxaso Atutxa EAJko BBBko presidenteak Goizeko Izarretan irratsaioan euki dogu Ardanzaren figuraz berbaz.  “Barruak mogidu jataz, aitagaz eta amagaz Ardanzak euki eban hartuemona gogoratu dot” aitatu deusku Atutxak. “Inork benetan justizia soziala errotuta euki badau hori Ardanza izan da” gaineratu dau politikari bizkaitarrak. Ardanza berarentzat maisu bat izan dala esan dau Itxaso Atutxak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular