Artistaren seigarren diskoak 12 abesti ditu

Abeslari mallabitarragaz egon gara Cerodenero diskoagaz sortutako ikus-entzunezko piezaren aurkezpenean Irudienean

Izaro: “Oso fase ezbardinetatik jaio dan diskoa da”

Izaro Andres Durangoko Azokako bere standean / Bizkaia Irratia

Izaro Andres abeslari mallabitarrak disko barria kaleratu dau: Cerodenero. Izarok ateratako seigarren diskoa da, Om, Hankapuntetan I, Eason, Limones en invierno eta Limones de oro lanen ostean.

Diskoagaz batera, ordu erdiko iraupeneko ikus-entzunezko pieza kaleratu dau artistak. Bideoan disko barriko abestien bideoklipak batzen dira. Halanda be, orden konkretu batean montauta dagoz, lanari osotasuna eta zentzuna emoteko asmoz. Abeslari mallabitarragaz egon gara Cerodenero diskoagaz sortutako ikus-entzunezko piezaren aurkezpenean Irudienean.

Kontzertuak

Disko barria aurkezteko, hainbat kontzertu emongo dauz Izarok. Ikuskizun gehienak Euskal Herrian izango dira. Esaterako, abeslaria Bilboko Euskalduna Jauregian izango da urtarrilaren 2an. Dana dala, Euskal Herritik at be ibiliko da musikaria bere bira barrian. Iragarritako kontzertuen eskutik, Izaro eszenatokietara itzuliko da, atseden hartzen egon ostean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00