Lau txapelketa nagusi eukiko dauz: Gernikakoa, Donibane Lohitzunekoa, Biarritzekoa eta Pauekoa

Pelotarien sailkapen nagusia egongo da eta lau aurrelari eta lau atzelari onenek lauko finala jokatuko dabe urrian

Jai Alai ligearen sorrerea

Gernika, Donibane Lohitzune, Biarritz eta Paueko ordezkariak / Bizkaia Irratia

Zesteak pausu historikoa emon dau gaur, “aro barri honetan mugarria izango dana”. Gernikako Winter Series, Donibane Lohitzuneko Nazinoartekoak, Biarritzeko Urrezko Xistera eta Paueko Kopako antolatzaileek akordio historikoa lortu dabe liga bateratu bat sortzeko. Urte guztian jokatuko da puntuazino eta ranking bateratu bategaz. Lau torneoak jokatu osteko sailkapeneko lau atzelari eta lau aurrelari onenek Lauko finala jokatuko dabe urrian.

Gaizka Muniategi eta Zigor Etxeberria (Eraman Jai Alai), Frédéric Cadet eta Michel Billac (Donibane Lohitzune), Lilou Etcheverria (Biarritz) eta Jean Dominique Olharan (Pau), lau frontoi garrantzitsu horretako ordezkariak batu dira gaur Gernikako Jai Alai frontoian, Jai Alai Leagueren barri emoteko. Aritz Erkiaga pelotaria be bertan egon da.

Eraman Jai Alai Gernikako enpresak pausu barriak emoten jarraitu gura dau. Ligako nagusiaz ganera, bigarren mailako Pro-Am txapelketak sustatuko asmoa iragarri dabe. Zigor Exebarria, enpresako ordezkariagaz egin dogu berba Jokoan kirol tartean eta oso baikor agertu jaku etorkizunari begira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular