Gorliz, Plentzia, Iurreta, Gautegiz-Arteaga eta Sukarrietako udalak Sare Berdeak plataformeagaz lanean hasi dira. Helburua herriko jaiak modu garbiago baten ospatzea izango litzateke, sortzen dan kutsadurea ahalik eta gehien murriztuz eta hondakinak behar diran moduan sailkatuz. Eurei laguntzeko asmoagaz Sare Berdeak plataformak Mungiako Sukalki egunean jai garbiagoak lortzeko ikerketea egin eban eta aholku batzuk pilotzea lortu eban.
“2023an alkarteak batzen hasi ginan. Gaur egun 11 alkarte gagoz eta une honetan udalerrien interesa zein dan ezagutzen gabilz. Analisi fase baten gagoz jai garbien kontuan udalen ahuleziak identifiketan” azaldu deusku Sare Berdeak plataformako Olaia Saenzek.