
Janire Etxabek Atxine izeneko dantza ikuskizuna eskainiko dau martiaren 18an Bilbon, Campos Eliseos antzokian, Loraldiaren barruan. Oholtzan burukoa daroan emakumea azaltzen da, emakumeen belaunaldi arteko transmisinoa irudikatuz. Emakumearen bizi-zikloaren bidean daukan karga emozionalari eta kulturalari erreparatzen deutso. Oholtzan Etxabe bera baino ez da agertzen, baina atzetik teknikari baten laguntzea dauka, danak ondo urteteko. Musikeari dagokionez, Paula Olaz-ek egindakoa da.
Janire Etxabe dantza bertikalaren eremuan dabil buru-belarri 2017. urtetik aurrera. Dimegaz dantza taldearen sortzailea da. 2017tik dabil talde horregaz. Orain Atxine ikuskizuna sortu dabe, martitzenean Bilbon eta hemendik aurrera leku askotan eskainiko dabena.