Erresidentzia pribaduetan ikerketak areagotzeko eskatu dau EH Bilduk

"Esperpentoa da ETB2 katean Akelarre bezalako saioak ikustea" zehaztu dau Jasone Agirre EH Bilduko legebiltzarkideak

Jasone Agirre: “Mundua aldatu da eta ETB ez da aldatu”

Jasone Agirre (EH Bilduko legebiltzarkidea) / Bizkaia Irratia

“Akelarre” programea dala eta EH Bilduk EITBko zuzendariari Andoni Aldekoari neurriren bat hartuko dauen galdetu deutso. Erantzuna jaso arte egun batzuk pasau behar diran arren Goizeko Izarretan Jasone Agirrek (EH Bildu) esan deusku, berez, erantzuna emonda dagoala. “Telebista saioari kontratua luzatzea erabagi dabe beraz erantzuna emonda dago” azaldu dau Agirrek. “Mundua aldatu da eta ETB ez da aldatu. ETBk 1982ko lege beragaz jarraitzen dau eta egoera soziolinguistikoa asko aldatu da. Esperpentoa da ETB2n Argiñanoren semea ezinean erderaz entzutea eta hori ikusten gagozanak euskaldunak izatea” azaldu dau legebiltzarkideak.

Kontziliazinoa eta emantzipazinoa

Kontziliazinorako eta emantzipazinorako dirulaguntzak iragarri dauz Eusko Jaurlaritzak. 0-2 urte bitarteko umedun gurasoei hilean 200 euro emongo jakez. Laguntza honeek martiaren 1etik aurrera eskatu ahalko dira. Bestalde 25 eta 29 urte bitarteko gazteei 2024tik aurrera hilean 300 euroko dirulaguntzea emongo jake. “Laguntzak berez onak dira baina horrek ez dau arazoa konpontzen. Arazoa da gazteek soldata oso bajuak daukiezala. Gitxieneko soldatea 1.100 eurokoa bada Badajozerako akaso egokia izango da baina Euskal Herrirako ez” zehaztu dau EH Bilduko legebiltzarkideak.

Martiak 08

“Zaintza eredu komunitario bat behar dogu, gehienetan zaintza hori andrazkook egiten dogu eta hor soldata arrakala handia dago” zehaztu dau Jasone Agirrek. Lan eta Enplegu sailburuak, Idoia Mendiak,  iragarri dau 2024an M8 jaieguna izatea proposatuko dauela. “M8 jaieguna izatea? Ez dakit Idoia Mendiari hori zelan otu jakon! Mogimendu feministak, borroka tresna legez, greba eguna erabili izan dau eta jaieguna justu kontrakoa da” azaldu dau EH Bilduko legebiltzarkideak

Bestelako gaiak

Hauteskundeen osteko balizko itunez, Hezkuntza Legearen negoziazinoaz eta erresidentzia publikoetan plaza bat eskuratzeko zailtasunez be berba egin dogu Agirregaz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular