Zortzi kontzertu eskeiniko dira guztira

Arriolako Jazz-Blues jaialdiaren 34. edizinoa hasiko da gaur

Jazz eta blues doinuak nagusi Elorrion

Jazz-Blues jaialdia / Bizkaia Irratia

Gaur hasiko da Elorrion, Arriolako 34. Jazz-Blues jaialdia. Gaurtik domekara eta datorren asteko eguenetik domekara bitartean, zortzi kontzertu eskeiniko dira Arriola aretoan. Elorrion eta inguruan egoan musika mota honen jaialdien faltea egoala eta hasi ziran honakoa antolatzen orain dala 34 urte. Holan kontau deusku Arriolatik, Aitor Iriartek.

Talde gehienak Euskal Herrikoak

Talde bi kenduta, gainontzekoak Euskal Herriko taldeak dira. Hasteko gaur, Bilboko M&A Swing Machine taldea arituko da iluntzeko zortzi ta erdietan Ateneon. Musika dantzagarria gaurkoa. Xahu Quartet taldea arituko da bihar, Josu Salegi, Jon Ander Amigo, Mikel Nuñez eta Unai Olabarriren taldea. Zortzietan hasiko da kontzertua. Zapaturako, ikuskizun dinamikoa iragarten dabe. The Wilson Organ Triok aurreratzen dau, blues estiloa aspergarria dala esaten dabenei begirako emonaldia izango dala. Domekan, Elorrioko gaztetxean izango da emonaldia. Bai gaztetxea eta baita Portalekua be, biak eskeini ziran kontzertuak eskaintzeko. Domeka honetan Vallecaseko La Siggarta Blues Band taldea izango da gaztetxean.
Datorren astean, Han izeneko Elorrioko taldea, Kinkfolk, South 61 eta Erromintxelak taldeak arituko dira jazz-blues jaialdian.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00