Kolazino Mendi Eguna Bedia ikusgarriago egiteko sortu eben besteak beste. Mendi ibilaldia eta lasterketa bi eratzen ditue. Lasterketa luzea 24 km-koa eta laburra, 16koa. Aurten, 665 parte-hartzaile batu dira. Oso arrakastatsua izan da, Jokin Zabala antolatzailearen esanetan. Herriz Herri saioan egin dogu beragaz berba. 24 km-ko lasterketeak maila oso handia izan dau aurten. Euskal Herriko Koparako baliokoa izateak korrikalari onak erakarri ditu. Oihana Azkorbebeitiak eta Aitor Zunzunegik irabazi dabe. Zabalak esan deuskunez, txikia handi bihurtu da aurten. Ibilbideari jagokonez, gogorra da Bediakoa. Zabalaren gustukoa.
Tiritu Kultur Alkarteak antolatzen dau Kolazino Mendi Eguna. Jokin Zabala bera eta hainbat lagun batu ziran orain 9 urte, eta orduantxe ekin eutsien lehenengoari. Aurten 7. aldia dau egunak, ze covid sasoian bitan geratu da egin barik. Lehen itxialdia hasi zan asteburuan egitekoa zan mendi eguna. Igaz egin eben barriro eta aurten be bai. Pozik dagoz antolatzaileak. Dana dala, Zabalak, antolatu ezeze, Kolazino mendi lasterketea egin be egin nahi leuke egunen baten. Oraingoz, beste batzuetan parte hartzeagaz konformau beharko dau. Astegoien honexetan hasiko dau denporaldia Asturiasen. Gero, Euskal Herriko Txapelketea dauka maiatzean. Bertikalak ditu gustukoen. Anbotokoa dau lasterketarik kuttunena.