Mozal Legearen erreforman desobedientziaren kontzeptuan akordua lortzeko zirrikitua egon leiteke

Inbestiduraren blokean Mozal Legearen erreformarako batasunik ez dago

Jon Iñarritu (EH Bildu): “Gomazko pelotak ez dira mende honetako arma bat”

Jon Iñarritu / EH Bildu

Hilabeteetako negoziazinoaren ostean Mozal Legea barriztau gura daben alderdi politikoek lan dokumentu bat osatu dabe. Makina bat adostasun lortu dabez baina lau desadostasun nagusik eztabaidagai izaten jarraitzen dabe. Kongresuko EH Bilduko diputaduagaz Jon Iñarritugaz honetaz berba egin dogu luze eta zabal. Iñarrituk azaldu deuskunez momentu honetan desadostasun nagusiak gomazko peloten erabileran, migratzaileen kanporaketan eta errespetu falten gaian dagoz. Desobedientziaren gaian  gerturatzeren bate gon leitekela zehaztu deusku EH Bilduko diputaduak.

PSOEren jarrerea

Pedro Sanchezen alderdia gomazko peloten erabilerea galaraztetik oso urrun dago. “Arma horreek oso arriskutsuak dira eta Mossoak zein Ertzaintza beste arma arinagoak erabiltearen aldeko apostua egin dabela ikusita ezin dogu gomazko peloten erabilerea onartu” zehaztu dau Iñarrituk. PSOEk dino Barne Ministeritzatik dinotsela horrela jarraitzea dala egokiena.

Arma zuriak Euskadin

Euskadin arma zuriak eroateagaitik jarritako isunak zorroztu dabez. Jaurlaritzak eta EUDELek hitzartutakoaren arabera, 50mila biztanletik gorako udalerrietan gogortu dabez isunak. Debekatutako arma bat eroateagaitik 1.500 euroko isuna ezarriko dabe hemetik aurrera. Gai honen inguruan alarmismo puntu bat ikusten dau Jon Iñarritu EH Bilduko diputaduak. Espainiako gobernuari datuak eskatu deutsoz. Ia azken aldian eraso gehiago izan dan, edo kaleetan arma zuri gehiago harrapau daben eta jasotako datuak antzekoak dira, orain hamar urte izandakoen antzekoak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular