"Nik ez dot abeslaria izan nahi, nik mundu hobeago bat nahi dot" esan dau Jon Maiak

Maiaren "Kantu berri bat gara" disko barrian Silvio Rodriguezek euskeraz kantau dau

Jon Maia: “Euskera integrazinorako aterik ederrena da”

Jon Maia / Elkar argitaletxea

“Kantu berri bat gara” disko barria aurkeztu eban atzo Jon Maiak. Nobedade nagusia, disko horretan, Silvio Rodriguezek lehenengoz euskeraz kantetan dauela. “Aurreko diskoan be Silviori proposatu neutsan eta lanpetuta egoala esan eustan. Oraingoan ostera be idatzi neutsan, berak badaki Euskal Herrian milaka jarraitzaile daukazala eta oraingoan nire harridurarako animau da” azaldu deusku Maiak “Goizeko Izarretan”. Silvio Rodriguez kantuen bidez baloreak hedatzen eredu dala esan deusku Maiak. “Hori da nire motibazinorik handiena, nik ez dot abeslaria izan nahi, nik mundu hobeago bat nahi dot” azaldu dau Jonek.

Aurreko diskoan kantuen bertsinoak landu ebazan Jon Maiak. Oraingoan kantu barriak dira nagusi. “Jauzi handiena hori da, oso kantu handiak egin doguz, geratuko diran kantuak iznago dira batzuk. Zuzenekoak be guztiz aldatuko doguz erabat barritutako ikuskizuna izango dira” aurreratu dau euskal sortzaileak.  Disko barrian, kolaboratzaile talde oparoa izan dau Maiak alboan, besteak beste, Pello Ramirez, Nerea Quincoces, Nacho Soto, Gorka Hermosa, Gozategi, Maddalen Arzallus, Gari, Itziar Ituño edo Olaia Inziarte.

Bilboko Kafe Antzokian Jon Maiari egindako alkarrizketan euskarak jasandako erasoei emon ahal jaken erantzunaz eta askatasun gosearen aurrean kantuek daben garrantziaz berba egin dogu luze eta zabal.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular