"Literatura eta Musika Euskaraz" zikloaren barruan izango da emonaldia

Beira taldeak kontzertua eskeiniko dau gaur Arriaga Antzokian

Jon Martin: “Arriaga antzokian aritzeko gonbitea jasotzea bultzada izan da guretzat”

Beira taldea / Arriaga Antzokia

Arriaga antzokian izango da gaur Beira taldea.
Seikote gipuzkoarrak pandemiaren ostean eskeiniko dauan lehenengo emonaldia da gaurkoa. Jon Martinek esan deuskunez, ilusinoz eta arduraz hartu dabe Arriaga antzokitik jasotako gonbitea. “Literatura eta Musika Euskaraz” izeneko zikloararen barruan eskeiniko dabe kontzertua. Bilboko Udalagaz batera antolatzen daben zikloa da honakoa.

Bultzada taldearentzat

Taldearen egoeraz itauntzerakoan, Arriagako deia jasotzea eurentzat bultzadea izan dala dino Martinek. Pandemiak, egia esan kultura arloan eragin nabarmena izan dau eta Beira taldearentzat be ez da erraza izan.
Beira taldeaz, Arriaga antzokiak azpimarratzen dau, letra zainduak eta musika dotorea daukan taldea dala. Jon Martin bera da berben egilea. Bertsolaria be izanik, bertso idatzien egoerak kezkatzen deutsola azaldu deusku. Horrez gain, hitzak idazterakoan, emozionatzen deutsien gaietaz idazten dauala azaldu deusku.

Xabier Lete

Gaur, Arriaga antzokian, Beira taldearen abestiez gain, Xabier Leteren abestien bertsinoak be eskeiniko dabez. Leteren tesia be egina dauka Martinek. “Amaren Bularra” eta “Giza Aberea” kantuen bertsinoak izango dira. Azken honen moldaketea, oso berezia dala aurreratu dau.
Bilbori eskeinitako sorpresaren bat be izango da gaur. Dana dala, Martinek gogoratu dau Bilbo sarri agertzen dala bere berbetan.
Iluntzeko zazpi ta erdietan, Arriaga Antzokiko Foyerrean, Beira taldea gaur, “Literatura eta Musika Euskaraz” zikloan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular