Jonathan Mujika: "Umeak herriaren parte dira, eta herrian parte hartzeko aukerea izan behar dabe"

BABESKI programearen barruan Udalak ekintza diferenteak bultzatzen dabil ume eta nerabeen eskubideen alde

Jonathan Mujika: “Umeak herriaren parte dira, eta herrian parte hartzeko aukerea izan behar dabe”

Zemendiaren 20-a Umearen nazinoarteko eguna izango da. Egun horren harira, jarduera batzuk egingo dira Derion. Bertoko Udalak denporea daroa umeei zuzendutako ekintzak garatzen, tratu onean, eta umeen eta nerabeen eskubideen promozinoan oinarrituta. BABESKI programearen barruan, Udalak ekintza diferenteak bultzatzen dabil. Horreetako bi, Umeen Kontseilua eta Eskolara Lagunekaz ekimenak dira. Jonathan Mujika Derioko kultura teknikaria eta Izaskun Boulandier, Derioko Herri Ikastetxeko ikasketa burua izan doguz Herriz Herri saioan honetaz berbetan. Umearen nazinoarteko egunaren harira, egitarau zabala prestau dabe Derion zemendiaren 18tik 27ra arte, umeak ardatz hartuta.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular