"M8a guretzat ez da beste edozein egun" esan deusku Artxandape Ikastolako "Eguzki Morea" taldeak

Artxandape Ikastolako 15 eta 16 urte bitarteko hiru neskak "Eguzki Morea" taldeko kide dira

Jone, Nahia eta Kattalin: “M8ko manifestazinoan bakarrik ez zagozala sentiduten dozu”

Artxandape Ikastolako "Eguzki Morea" talde feministako kideak / Bizkaia Irratia

Feminismoak gero eta jarraitzaile gehiago daukoz emakume nerabe eta gazteen artean, baina ez da gauza bera gertatzen mutilen kasuan. Artxandape Ikastolan orain urte batzuk Eguzki Morea taldea osotu eben,
2015-2016 ikasturtean hain zuzen be. Ordutik hona feminismoaren aldeko gaiak lantzen dabez talde horretan. Bardintasun ezaren kontrakoak. Bihar, Emakumearen Nazinoarteko Eguna ospatuko da eta Artxandapen ekintza bat baino gehiago jarriko dabe martxan.

“Guretzat M8a ez da beste egun normal bat, oso egun garrantzitsua da” zehaztu deuskue  Artxandapeko Eguzki Morea taldeko Jonek, Nahiak eta Kattalinek. Gazte honeek 15 eta 16 urte bitarteko neskak dira. Feminismoaren jarraitzaileak batez be neskak dira. Mutilen kasuan salbuespenen bat egon daiteke, baina gitxi dirala esan deuskua Artxandapeko ikastolatik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular