AUVE – Ibilgailu elektrikoen erabiltzaileen alkartea da, gaur egun 6 mila bazkidek osatzen dabe eta euren helburua kotxe elektrikoaren aldekotasuna batzea da besteak beste.
Espainiar estaduan kotxe elektrikoen salmentea %63 hazi da urteko lehen hiruhilekoan. Hori bai hazkundea handia izan dauen arren hondino salmenta guztien %5era baino ez da heltzen. Joseba Berriotxoa AUVE alkarteko kidea da Goizeko Izarretan saioan euki dogu gaur. Josebak orain dala urte batzuk kotxe elektrikoaren aldeko apostua egitea erabagi eban.