Joseba Muñiz elantxobetarra baserrian bizi da da, udalerriaren goi-goi aldean. Umetan, kalean bizi izan zan. Aldaketa handia egin eban kaletik baserrira, portu ingurutik baso aldera. Han, natureagaz bat eginik bizi da. Besteak beste, zaldi artean. Coachinga eta baso bainuak eskaintzen ditu.
Muñizek aldi txarra pasau eban orain dala urte batzuk. Orduan, zaldiek asko lagundu eutsien. Sasoi haretan, zaldi gainean ibilten zan. Gero, covid aldian, itxialdia ezarri ebenean, pentsakerea aldatu eban. Zaldiak menperatzea eta zaldi gainean ibiltea alde batera itxi zituan.
Harrezkero, zaldiekin beste hartu-emon bat landu dau. Muñizek dino zaldi gainean ibilten zanean, hurreratzen zanean, ihes egiten eutsiela. Ikaratuta, alde egiten eutsien. Gaur egun, ostera, oso gustura hurreratzen jakoz. Aldaketea oso polita izan dala nabarmendu dau Muñizek.