"Udako jaietan ziztaden kontrako igazko protokoloa edo barri bat martxan ipiniteko prest gagoz" esan dau Erkorekak

"Feijook indarkeria sexisteari buruz esandakoa ez da bapebe egokia izan" azaldu dau Segurtasun sailburuak

Josu Erkoreka: “Barikuan sindikatuakaz 37 hobekuntza-proposamen aztertuko doguz”

Josu Erkoreka / Bizkaia Irratia

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailburuak, Josu Erkorekak “Goizeko Izarretan” saioan esan deuskunez Ertzaintzako sindikatuei gaur bertan bialdu jake lan gatazkearen korapiloa askatzeko proposamena. Guztira 37 neurri dira. “Neurri zehatzak eta oso onuragarriak. Ertzaintzan ikerketa kriminalaren arloan, genero-indarkeriaren kontrako arloan, erreskate unidadeetan… lanean dabilzanentzako hobekuntzak dira” azaldu deusku Erkorekak. Proposamen horreek guztira 18 milioi euroko diru partidea suposatzen dabe. 55 urtetik gorako ertzainei eta gabeko txandan lan egiten dabenei eskainitako hobekuntzak be proposatu deutsez Segurtasun Sailak ESAN, Erne, Euspel eta SIPE sindikatuei.

Eskumenak eta PP

Uztailaren 23tik aurrera PP eta Vox boterera heltzen badira Erkorekaren eretxian Moncloatik Lakuara ez da eskumenik trasferiduko legegintzaldi osoan zehar. Rajoyk gehiengo osoa euki eban bitartean Erkorekak berak ahaleginak eta bi egin arren hutsaren hurrengoa lortu zala azaldu dau. Feijook agintzen badau egoera bera emongo danaren susmoa agertu deusku.

Udako jaiak

Gallartako jaietan  emakume batek ziztada bat jaso izana salatu dau. “Galdera ikur bategaz gabilz bueltaka, ez dakigulako igaz nork eta zelan bultzatu eban ziztaden kontua” azaldu dau Erkorekak.  Aurton joan dan urteko protokoloa  berreskuratu behar bada edo barri bat abiatu behar bada Segurtasun Saila horretarako prest egongo dala iradoki dau Erkorekak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular