“Gorputzak, familiak eta inguruak gauza bera eskatzen deustie. 24 urte daroadaz politikaren lehen mailan Madrilen lehenengo eta gero Gasteizen. Urte aberasgarriak izan dira baina desgaste pertsonala eta familiakoa eragin dabe. 24 urte asko dira. Heldu da garaia” aitatu dau Josu Erkorekak lehen maila politikoa itxiko dauela azaltzeko.
Telefonoen erabilerea
Eusko Jaurlaritzak ondo ikusten dau eskoletan eta institutoetan telefono mogikorraren erabilerea galarazoteko aukerea. Goizeko Izarretan irratsaioan egin deutsagun alkarrizketan Segurtasun sailburuak positibotzat jo dau ikasgeletan sakeleko telefonoak debekatzeko Espainiako Gobernua aztertzen dabilen neurria. “Delitu informatikoak saihesteko lagungarria izango litzateke. Poliziak eta epaileek euren lana egiten dabe, orain gurasoek eta irakasleek kontrol handiago bat egin beharko leukie” azpimarratu dau Josu Erkorekak.
LEP barria eta indarkeria matxistea
Lakuak Ertzaintzan deituko dan 100 lanpostu publikorako deialdia egin eban atzo. Erkorekak esan dau horreetatik 50 trafikora eta beste 50 delitu kriminalen taldera bideratuko dirala.”Beharrizanik handiena talde horreetan dekogu” zehaztu dau Segurtasun sailburuak. Emakumeak indarkeria matxistaren aurrean modu integralean babesteko plan estrategikoaren barri emon dau be Erkorekak. “Emakumeen kontrako indarkeriaren delitua estrategikoa da Ertzaintzarentzat. Delituek gora egin dabe eta gai honi begira dekoguzan taldeak indartu behar doguz. Talde honeetan langile gehiago eukiko doguz” aurreratu dau sailburuak.
Bilboko Portuan lanera sartuko diran ertzainei buruz, trasferentzien esku-aldatzeari buruz edo datorren asterako Ertzainak Borrokan plataformak eta EUSPEL sindikatuak Bilboko sarrerak blokeetako egindako deialdiari buruz berba egin dau Erkorekak. Azken horretaz adierazo dau gizarteak ez dauzela protesta modu horreek ulertzen.