Imago Vasconiae historian zehar egindako Euskal Herriko 313 mapa batzen dauzen liburua kaleratu dabe. Atlas Etnografiko honen aurkezpena Bilbon egin eben orain dala egun gitxi Joseba Agirreazkuenagak, Joxe Mari Esparzak eta Ramon Oleagak. Liburuak mende desbardinetan argitaratutako mapak biltzen dauz. Formato handiko argitalpen honek kartografia dau oinarri eta kartografoek Euskal Herria historia sasoi desbardinetan zelan isladatu daben ikusi leiteke. Guztira 313 mapa diferente batzen dauz, liburuak 3 kiloko pisua dauka eta 215-250 euroko prezioa. Txalapartak argitaratuta Bizkaiko liburu denda askotan topau leiteke. Internetez be Imago Vasconiae webgunean enkargau leiteke.
Joxe Mari Esparza liburuaren egilea Goizeko Izarretan irratsaioan euki dogu gaur. “30 urte baino gehiago emon dodaz mapak batzen. Tarte horretan Ramon Oleaga ezagutu neban eta galdera bat egin geuntsan alkarri. Nola da posible Euskal Herriak bere atlas propiorik ez eukitea?” esan deusku. Liburuan agertzen diran mapa danak originalak dira. Egileek hasiera baten mila mapa inguru batu ebezan eta gero 400 mapa inguru aukeratu dabez.