Melanoma melanina sortzen daben zeluletan agertzen dan minbizia da

Juan del Arco geure botikariagaz egin dogu berba Melanomaren aurkako Munduko Egunaren harira

Juan del Arco: “Larruazalak memoria dauka”

Juan del Arco geure botikariagaz egin dogu berba Melanomaren aurkako Munduko Egunaren harira geure Farmazia tartean asteon. Izan be, maiatzaren 23an da aitatutako eguna. Melanoma melanina sortzen daben zeluletan agertzen dan minbizia da, eguazkiagaz lotura estua daukana.

Beraz, ezinbestekoa da eguzkiari aurre egiteko neurriak hartzea melanoma ekiditeko. Esaterako, honako honeek dira hartu behar diran neurri batzuk: eguazkiarekiko esposizinoa saihestu, arropa eta kapela egokiak erabili, itzalean egon, etab.

Larruazalak memoria dauka

Kalteak ez dira beti momentuan agertzen. Del Arcok azaldu deuskunez, larruazalak memoria dauka eta melanoma urte asko pasatu eta gero agertu ahal da. Beraz, orbanen bat agertzen danean, dermatologo bategaz berba egin behar da, diagnostikoa zein dan jakiteko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00