"Zinegotzien arteko batzar asko euskeraz egiten doguz" esan dau Juan Mari Aburtok

"Erromako futbol partiduko istiluak errepikatuz gero kontuz ibili behar dogu" esan dau Bilboko alkateak

Juan Mari Aburto: “Alde Zaharrean ez dot etxebizitza turistiko gehiago nahi, neurriak hartuko doguz”

Juan Mari Aburto (Bilboko alkatea) / Bizkaia Irratia

Bilbon segurtasun neurriak indartuko dabez gaur, Europako kirol norgehiagokak dirala eta. Athletic eta AZ Alkmaar taldearen arteko partidua iluntzeko 21:00etan hasiko da. Ez da arrisku handikoa, baina badaezpada, ertzain eta udaltzain ugari ibiliko dira San Mames eta Zazpi Kaleak zaintzen. Azken partiduetan gertatu diranak ikusita, arduratuta dago Juan Mari Aburto Bilboko alkatea. “Azken partiduetan zaleen artean gertatutakoak kezkatzen nau. Erroman gertatutakoa gertatuz gero kontuz ibili behar dogu, azkenean ez da Athleticek emoten dauen irudi txarra uriak emoten dauena baino” esan dau Aburtok.

Tasa turistikoa Udalak kudeatzaren alde dago Juan Mari Aburto Bilboko alkatea. Tasa turistikorako momentua dala uste dau Bilboko alkateak, eta kudeaketea udalarena izan beharko litzatekela. Turismoagaz lotuta, Bilboko Zazpikaleetako bizilagunak hasarre dagoz. Atzo protesta bat burutu eben Correo kalean zabaldu barri daben laugarren hotelakaitik. Auzoa ez dagoala salgai esan eben protesta horretan batutakoek. “Neurriak hartuko doguz.  Alde Zaharrean ez dot etxebizitza turistiko gehiago nahi” esan dau Bilboko alkateak.

Bilboko udaleko funtzionarioen %57 baino ez da gai euskeraz atendiduteko. Aurton udalak egindako barruko auditoria batek itzitako datua da. “Egoerea hobetzeko pausuak emoten gabilz. Zinegotzien arteko batzar asko euskeraz egiten doguz eta datua hobetu nahi dogu” adierazo dau Aburtok.

Udalen finantziazinoaz, garraio publikoaren doakotasunaz etabar luzeaz berba egin dogu Juan Mari Aburtogaz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular