Julen Apella berriztarrak irabazi dau Donostia Kultura Poesia lehiaketea. Arenegun, poesiaren nazinoarteko egunean emon zan jakiten Julen Apella Santamariaren “Postal bat desertuan”lana izan dala onena aurten. Donostia Kulturak eta Balea Zuria argitaletxeak antolatzen dabe lehiaketa hau. Euskerazko poesía zabaldu eta 35 urtetik beherako idazleen lanei bultzadea emotea da helburua. Hamabi lan aurkeztu dira aurten lehiaketa honetara. Epaimahaiarentzat, Berrizko Julen Apella Santamariaren lana izan da onena. Euskal ikasketetan graduatua da Julen eta literatura konparatua eta literatura ikasketak masterrak eginda daukaz. Gaur egun, euskera irakaslea da. Idazle modura, ez dala inoiz idazle ordenatua izan esan deusku.
Askotariko poemak
Poesia idazten dau eta egunerokoek bultzatzen deutse idaztera. “Postal bat desertuan” lalean, askotariko poemak aurkituko doguz. Epaimahaiaren esanetan, “ahots gazte baina sendo bat dago bere liburuaren atzetik, erreferentzia eta eragin ugari erakusten dauazana”. Mila euroko saria jasotzeaz gain, Imanol Larrinagaren margolana jaso dau idazleak eta Balea Zuriak maiatz aldera argitaratuko dau liburua. Handik aurrera, patxadaz hartu nahi dau kontua Julen Apellak.