Getxoko "Tamarises Izarra", Atxondoko "Erro" eta Bilboko "Kuma" jatetxeek Repsol Eguzki bana jaso dabe

Dimako Garena jatetxeak Repsol Eguzki bi jaso dauz

Julen Baz: “Jatetxe bat eta bakarra gura dot eta indar guztiak horretan metatu”

Julen Baz sukaldaria / Repsol Gida

Hego Euskal Herriko jatetxeek 14 eguzki barri eskuratu dabez. Euskadiko lau jatetxe Repsol gidaren bi eguzkigaz estreinatu dira. Diman dagoan Garena jatetxea da horreetako bat eta Julen Baz Garena jatetxeko sukaldaria. Julenegaz berba egin dogu gaur Goizeko Izarretan.

2021eko abenduan Michelin Izarra be lortu eban Garenak. Holako errekonozimenduek aldaketak ekarri leikiez,
publikoaren aldetik esaterako. “Erronka jatetxearentzat, mailan egotea, mantentzea” zehaztu deusku Julen Bazek. Dimako Garena jatetxeko sukaldeak, antxina erabilten ziran osagaiak berreskuratu dauezala gaineratu dau Baz sukaldariak. Jatetxe bat eta bakarra izatearen aldekoa da Julen Baz sukaldaria eta ez beste batzuk zabaltzekoa.
Indarra batzearen alde dago gaur egun egun Julen Baz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular