Danel Elezkanok Iñaki Artolaren aurka jokatuko dau Lau T'erdiko Txapelketako lehen partidua

Jokoan saiorako egin dogu berba Danel Elezkanogaz, lau t'erdikoaren aurkezpenean

Kaiolan, Elezkano sartuko da lehenengo

Lau T’erdiko Txapelketea gaur hasiko da Billabonan Danel Elezkano izango da lehenengoa kaiolan sartzen. Iñaki Artolaren aurka jokatuko dau. Elezkano udako txapelketa nagusitik kanpora geratu da aurten eta gogotsu dago lehiarako.  Maila handiko txapelketea izango da aurten be.

Elezkanok ez dauka partidu erreza hasteko. Artola aurkari gogorra dala esan deusku. Bera gogotsu eta sasoian dago. Faboritoak betikoa izango dira: Altuna txapelduna, Laso eta Ezkurdia. Baina ezustekoak be beti egoten dira. Elezkanok berak emon nahiko dau ezustekoa. Horretarako, Artolari irabazi beharko deutso final zortzirenetan. Ondoren, ligatxua jokatzeko aukerea eukiko dabe sailkatzen diranek.

Final zortzirenetan sartuko dira hiru bizkaitarrak. Elordi eta Urrutikoetxea dira beste biak. Zallan jokatuko dabe. Urrutikoetxeak Peña izango dau aurkari, eta Elordik, Jaka. Partidu gogorrak kaiolako lehen jardunaldirako.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular