Xabi Aburruzaga, Oier Guillan eta Char-Lee Mitoren kolaborazinoak izan dabez lan honetan

"Migratzaileak" ikuskizuna estreinau eban Aukeran konpainiak martian

Kalean da Aukeran dantza konpainiaren “Migratzaileak” disko-liburua

"Migratzaileak" ikuskizuna / @aukerandk Instagramen

Migratzaileak” ikuskizuna sortu eben hasteko eta orain, izen bereko disko-liburua aurkeztu dabe. Chillida-Lekun egin zan lan barriaren aurkezpena urriaren 28an.  Aukeran Dantza Konpainiaren 25. urteurrena betetan dan urtean estreinautako lana da “Migratzaileak”. Migrazinoaz hausnartzea zan asmoa orain urte bi sortutako ideian.

Estreinaldia martian

Donostiako Dferia azokan estreinau zan “Migratzaileak” ikuskizuna martian. Ostean, Bilboko Arriaga antzokian eskeini eben Loraldia jaialdiaren barruan. “Migratzaileak” sortzeko orduan, Xabi Aburruzagaren laguntzea izan eban Aukeran konpainiak musika arloan eta Oier Guillanen ardurea izan zan gidoia.
Ikuskizuna lehenengo eta orain disko-liburua dakarre Aukeran konpainiakoek. Horretarako, Char-Lee Mito marrazkilariaren ekarpena azpimarratu behar da. Testu eta koreografietan oinarritutako ilustrazinoak egin dauz berak.

Emonaldiak eskeini gurean

Aukeran dantza konpainiak “Migratzaileak” ikuskizuna herriz herri eskeini gurako leuke aurrerantzean. Saio horreetan eskuratu ahal izango da lan honetan oinarritutako disko-liburua.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular