Juan del Arco: "Berandu heldu arren, oso albiste positiboa da"

Juan del Arco geure botikariagaz egin dogu berba jorratu ahalko diran gaixotasunak zeintzuk izango diran jakiteko

Kanabisaren erabilerea terapeutikoa arautzeko Errege Dekretua aurkeztu da

Kanabisaren erabilerea terapeutikoa arautzeko Errege Dekretua aurkeztu da asteon. Juan del Arco geure botikariaren esanetan oso albiste positiboa da, berandu heldu arren. Etorkizunean tratamentu indibidualizauak eroan ahal izango dira aurrera.

Lau gaixotasun desbardinei aurre egiteko erabili ahal izango da kanabisa: eskleresi anizkoitza, epilepsia erregogorra, kimioterapiak eragindako goranzkoak zein okadak eta min kroniko erregogorra. Beraz, oso kasu zehatzetan bakarrik erabili ahalko da kanabisa.

Juan del Arco geure botikariagaz egin dogu berba kanabisaren erabilerea terapeutikoa arautzeko aurkeztutako Errege Dekretuaren xehetasun guztien inguruan denporaldiko lehen Farmazia tartean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular