Las Palmasen eregi gura dabe Mamia Euskal Etxea

Euskal etxea sortzeko pausoak emoten hasita dagoz

Kanariar uharteetan Euskal Etxea eukiteko bidean

Kanariar Uharteetan badago euskal komunidadea, lanean bertan dagozanak eta modu finkoan bertan bizi diranak, negualdia bertan pasetan dabenak eta oporretan joaten diranak. Alkarregaz batu, euskal kulturea sustatu eta euskeraz egiteko leku bat eukitea garantzitsua dala uste dabe, eta horregaitik  hasi dira Mamia Euskal Etxea egiten. Bien bitartean, era bateko eta besteko ekitaldiak eratzen dabilzala esan deusku Igor Erauzkinek Goizeko Izarretan saioan. Bermeotarra da bera eta joan dan urte batzuetan bizi da Las Palmasen, beharrean bertara joanda.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00