Pello Ulaziak 'Kartoia, papera eta guraizeak' erakusketea liburu bihurtzen dabilela esan deusku BAM-en

Pello Ulaziak BAM-eko irakasleak itxialdian sortu eban 'Kartoia, papera eta guraizeak' erakusketea

‘Kartoia, papera eta guraizeak’ erakusketatik liburura bidean dago

Pello Ulaziak ‘Kartoia, papera eta guraizeak’ erakusketea Ean eta Zumaian erakutsi dau. Covid aldiko itxialdian sortutako lana da. Sasoi horretako zalantzei eta egonezinei erantzuten deutse estetikoki. Horixe esan deusku Ulaziak BAM-en. Herriz Herri saioa egiten joan gara Begoñako Andra Mari irakasle eskolara. Ulazia adierazpen plastikoaren didaktikako irakasle da. Ulazia erakusketatik libururako bidea egiten dabil lan honegaz. Hasieran uste baino denpora gehiago hartzen dabilela aitortu dau.

Irakasle dala, esperimentazinoan oinarritzen dau bere lana. Ulaziak dino danok garala artista. Horrexegaitik, irakaslegai bakotxak bere bidea egitea oso garrantzitsua dala uste dau. Hasieran, marrazkiren bat egiteko eskatzen deutse BAM-eko ikasleei. Ondoren, ikasturte osoa daukie norberaren adierazpen plastikoan bidea egiteko. Ikasleek eurek ikusten dabe zelako bidea egiten daben. Hasieran oso mugatuta sentidu arren, amaieran askeago eta indartsuago sentitzen dira. Ikasle dirala bizi dabena irakasle dirala transmititzea da azken helburua.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00